Transmaribollo ibilaldia antolatu du Errenteriako LGTBI+ Mahaiak. Alabergako biribilgunetik abiatuko da 18:30ean hilaren 27an; ordu erdi geroago, berriz, ortzadar banderaren igoera egingo dute Kaputxinoen gainean.
Datorren asteko ostiralean aurkeztuko dute, Oiartzungo udaletxean. Datorren ikasturterako izena emateko aukera egongo da. Zaintza erdigunean jarriko dute.
300 litroko edukiera zuten 20 kutxa kendu, eta horien ordez, 700 litroko edukiera duten bederatzi jarri ditu udalak.
Sanferminetako herri bazkaria bertan behera gelditu den arren, kamisetak egingo direla iragarri dute Gazte Eguneko antolatzaileek. Ostegunetik igandera Gure Zumardian izena emateko aukera izango da.
Ikasturte berriari begira, taldeen eraketa eta baldintzak errealitate berrira egokituko dituzte, segurtasuna bermatzeko. Irailetik aurrera, Zaria Abesbatza Eskolaren espiritua betiko berbera izango dela zehaztu dute.
Hilero legez, 9:00etan abiatuko dira Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopeneko konpostaguneetara. Parte hartzen dutenek musukoa eraman beharko dute bisitak iraun bitartean.
Diru laguntzak emateko garaian, aurreko urteetan bezala %85eko asistentzia kontuan hartuko da, baina hori neurtzeko, COVID-19aren eraginez sortu den alarma egoera bitarteko epea hartuko da soilik kontuan.
LGTBIQ mugimendua babesteko mozioa aurkeztu du Lezoko PSE-EEk. Hurrengo udalbatzarrean aztertuko dute. Hilaren 28an da LGTBIQ mugimenduaren eguna.
Gure Market proiektuaren barruan kokatua, elikadura industriari zuzendutako bigarren online ikastaroa antolatuko du, Oarsoaldea Garapen Agentziak.
OTXE Bike Eskola egingo dute ekaina bukaera eta abuztu bukaeraren artean. Segurtasun neurriak hartuko dituztela ziurtatu dute, erabakia hausnartuta.