Oarsoaldeko Ekonomia Feminista Eskola aurkeztuko dute

Datorren asteko ostiralean aurkeztuko dute, Oiartzungo udaletxean. Datorren ikasturterako izena emateko aukera egongo da. Zaintza erdigunean jarriko dute.

Oarsoaldeko Ekonomia Feminista EskolaMunduBat Fundazioak Oarsoaldeko Ekonomia Feministaren Eskola antolatu du, 2020/2021 ikasturterako. Eskola horren nondik norakoak datorren asteko ostiralean —hilak 26— azalduko dituzte, Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan. 19:00etan hasiko da. Ekitaldi horretan bertan izena eman ahal izango da.

Antolatzaileek azaldu dutenez, talde prozesua izango da, eta zaintzak erdigunean jarriko dituzte. Hortik abiatuta, hainbat kontzeptu eta tresna jorratuko dituzte. Lanketa horretan pedagogia feminista eta norberaren bizipenak erabiliko dituzte.

MunduBat da antolatzailea, eta Oiartzungo Feministen Asanbladaren laguntza izango du. AralGorputz elkarteak dinamizatuko ditu saioak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.