Euskara ikasteagatik diru laguntzak eskatzeko epea, zabaltzear
Diru laguntzak emateko garaian, aurreko urteetan bezala %85eko asistentzia kontuan hartuko da, baina hori neurtzeko, COVID-19aren eraginez sortu den alarma egoera bitarteko epea hartuko da soilik kontuan.
Astelehenean zabalduko du Errenteriako Udalak euskara ikasteagatik diru laguntzak eskatzeko epea. Hilaren 22tik uztailaren 3ra arte izango da zabalik, eta herriko euskaltegietan edo beste zentro homologatuan ikasten aritu den orok du eskaera egiteko eskubidea.
Diru laguntzak emateko garaian, aurreko urteetan bezala %85eko asistentzia kontuan hartuko da, baina hori neurtzeko, COVID-19aren eraginez sortu den alarma egoera bitarteko epea hartuko da soilik kontuan.
Baldintzak, hemen ikus daitezke. Eskaera herriko euskaltegietan, Zu! Zure Udala zerbitzuaren bidez edo telematikoki egin daitezke.