Harrotasunak goia joko du
Transmaribollo ibilaldia antolatu du Errenteriako LGTBI+ Mahaiak. Alabergako biribilgunetik abiatuko da 18:30ean hilaren 27an; ordu erdi geroago, berriz, ortzadar banderaren igoera egingo dute Kaputxinoen gainean.
Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna ospatuko da hilaren 28an, eta LGTBI+ kolektiboak harro astinduko du, egun horretan ere ortzadar bandera. Errenteriako LGTBI+ Mahaiak egun bat aurreratu du ospakizuna, eta bertan parte hartzera deitu ditu herritar guztiak.
Zehazki, Transmaribollo ibilaldia antolatu du. Alabergako biribilgunetik abiatuko da 18:30ean hilaren 27an; ordu erdi geroago, berriz, ortzadar banderaren igoera egingo dute Kaputxinoen gainean.
Parte hartzaileei, osasun segurtasuna bermatzeko eskatu diete, eta horretarako norberak bere maskara ekartzea eta distantziak zaintzeko ardura hartzea eskatu die.