LGTBIQ mugimendua babesteko mozioa aurkeztu du Lezoko PSE-EEk
LGTBIQ mugimendua babesteko mozioa aurkeztu du Lezoko PSE-EEk. Hurrengo udalbatzarrean aztertuko dute. Hilaren 28an da LGTBIQ mugimenduaren eguna.
Hilaren 28an da LGTBIQ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna. Horri begira, eta LGTBIQ mugimendua babesteko, mozioa aurkeztu du Lezoko PSE-EEk, hurrengo udalbatzarrean azter dadin. Hilaren 28an ortzadar bandera nahi dute ikusi udaletxeko balkoi nagusian.
Mozioaren testuan jasota dago Eusko Jaurlaritzari eskatzea Euskal LGTBI Legea egin dezala, eta ondorioz, LGTBI Euskal Kontseilua era dezala, “eragile publiko eta pribatuek parte hartzerako espazio bat izan dezaten”.
Aldi berean, mozioak jasota du emakumeen bikoteentzat diskriminazioa den araudi bat: Erregistro Zibilean seme-alabaren bat inskribatu behar badute, derrigor egon ezkonduta behar dute. Hori ezabatzeko eskaera egingo dute sozialistek.
Aldi berean, emakume transexualak prostituzioan has ez daitezen horientzat formazio eta espezializazio politika eraginkorrak sor ditzatela galdegin dute Joxean Sanchez eledunak aurkeztu duen mozioan.
Sanchezen ustez, dibertsitatea, eta norbanakoen eskubideak nahiz askatasuna errespetatzen jarraitu behar da, “denok dugu ardura berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraikitzerakoan. Biolentziatik, jazarpenetik eta diskriminaziotik aske, edozein dela ere norberaren sexu identitatea”.
Sanchezek oroitarazi du aurtengo LGTBIQ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean bereziki landuko dutela emakumeen berdintasunerako borrokaren gaia.