Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

‘Bertatik bertara’, tokikoa lehenesteko

Turismo eredua aldarazi du COVID-19aren osasun larrialdiak. Aukera bat ikusi du horretan UEMAk, eta ‘Bertatik bertara’ kanpaina abiatuko du gaurtik. Tokiko ekonomia, produktuak eta euskara sustatzea du helburu. Oiartzunek bat egin du.

bertatik bertara Oiartzun ezagutarazi nahi du kanpainak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Oiartzun
2020/06/19

Bertatik bertara ditugu, baina askotan altxor eta edertasun bila urrutira joan behar dugula uste dugu. Bien bitartean, bazterrean gelditzen dira tokian tokiko, etxe ondoko altxor eta bitxikeriak, historia eta istorioak, lasaitasunerako eta aisialdirako eremu paregabeak, baita bertan mimo handiz sortu eta ekoiztutakoak ere.

COVID-19ak kolpe latza eman dio osasunari, harremantzeko moduari, baita ekonomiari ere; azken arlo horretan, txikienak dira beti kaltetuenak, eta hala izaten ari da, osasun larrialdi honen kasuan ere bai.

Ondorioak neurtzea ezinezkoa da oraindik, baina izan izan ditu, eta izaten jarraituko du, ez nolanahikoak gainera. Bada, ordea, txarrari ere ona ateratzen dakiena, mehatxuan aukera ikusteko trebezia duena, iraultzeko, eraldatzeko baliatzen duena, ezingo lukeelako bestela aurrera egin.

Horietakoa da Bertatik bertara UEMAk martxan jarri berri duen kanpaina, eta gaurtik Hego Euskal Herriko 61 udalerritan abiatuko dutena, tartean, Oiartzunen.

Goizane Arana Arexolaleiba UEMAko euskara teknikari, eta turismo eta euskara arduradunak azaldu ditu kanpainaren helburuak: «Oiartzun bezalako udalerri euskaldunak zer nolako altxorra diren erakutsi nahi dugu, bertako hizkuntzari, bertako produktuei eta bertako ekonomiari balioa emanez».

Zalantzarik ez du COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz batetik bestera bidaiatzeko eta atseden egunak antolatzeko modua aldatuko dela. «Beraz, inoiz baino gehiago gure bazterrak ezagutzeko aukera izango dugula iruditzen zaigu».

61 herri
61 herri horietako altxorrak jarri nahi dituzte agerian, eta altxor horien barruan kokatu dute euskara: «Euskara da finean, udalerri euskaldunak bereizi egiten dituen ezaugarria. Horregatik, euskara erdigunean jarri nahi dugu eta bisitariak bertako hizkuntzaz gozatzera animatu nahi ditugu».

Oiartzungo 10-15 saltokik hartuko dutela parte kanpainan zehaztu du Aranak. Horiekin guztiekin formazio saioak egin dituzte online aste honetan bertan: «Saio horien bidez euskararen balio erantsiaz sentsibilizatu nahi izan ditugu ostalari eta merkatariak; erakutsi nahi izan diegu euskara ez dela oztopo. Alderantziz, aukera dela gure identitatea indartzeko eta gurera datorrenari erakusteko. Kontuan izan behar dugu, askotan ahazten badugu ere, bisitarien ehuneko handi bat euskalduna dela».

Saioek harrera ona izan dutela dio UEMAko kideak, egiten duten lana indartzeko balio izan diela eta hemendik aurrera euskarari toki handiagoa emango diotela.
Kanpainarekin bat egin duten establezimenduek hori erakusten duen materiala izango dute: jatetxe eta tabernen kasuan mahai gainekoak izango dituzte, eta gainontzekoek kartelak.

Bertako ekonomia bultzatu
Argi dio UEMAko teknikariak Bertatik bertara kanpaina «alea» dela, bertako ekonomiaren garapena bultzatzeko eta bertako produktuak balioan jartzeko: «Turismo jasangarriaren aldeko alea da; txikiaren alde egiten du, txikia handi eginez». Herriko ekonomian dagoela herrien benetako garapena dio UEMAk.

Horrek, ziurrenik, orain arteko askoren eskemak iraultzea suposatuko du, baina posible dela uste du Aranak. «Kanpaina honen bidez, hori bultzatu nahi da, tokiko garapena. UEMAren ildoetako bat da herri euskaldunen garapena bultzatzea, duten balio soziolinguistikoagatik. Osasun larrialdi honek, gainera, inoiz baino argiago erakutsi digu zein garrantzitsua den bertakoa sustatzea eta gertukoen arteko elkarlana; bertakoa indartu nahi dugu».

Herritarrei, bertan dituzten produktuak balioan jartzea eta horien aldeko kontsumoa sustatzea dagokiela nabarmendu du: «Horiek guztiak dira gure herrien taupadak, eta ezinbestekoa da herritarrek hori ulertzea».

Berrasmatzeko beharra eragin du osasun larrialdiak arlo askotan, baita turismoan ere. Aranaren esanetan, aberastasun handia gordetzen dute Euskal Herriko herriek. «Ondoan dugu eta askotan ohartu ere ez gara egiten. Opor garaia iristen denean urrutira joan nahi izaten dugu, baina ez gara konturatzen ondoan baditugula ezagutzen ez ditugun bazterrak. Uste dut aukera bat dela hau ondoan ditugun altxorrak hobeto ezagutzeko, eta bertatik bertara ere zenbat goza dezakegun konturatzeko».

Oiartzungo establezimenduek zergatik hartu behar duten parte kanpainan galdetuta, ez du zalantzarik: «Merkataritzako eta ostalaritzako saltokiek eskaintzen duten zerbitzua herriaren zati delako, eta horrenbestez, herriaren erakusleiho. Bisitariekin harreman zuzena dute, eta hori horrela, eskaintzen dituzten produktuen erdigunean euskara jartzearen garrantziaz kontzientziatu nahi ditugu».

Herritarren beharra
Saltokiak deitu ditu kanpainarekin bat egitera, baina baita herritarrak ere; batzuek zein besteak gabe ezinezkoa delako azken bururaino eramatea kanpaina eta bertako ekonomia, hizkuntza, altxorrak sustatzeko duen helburua betetzea.

«Saltoki eta establezimendu txiki horiek herriaren zati garrantzitsu dira, herriari nortasuna eta bizia ematen diote. Garrantzitsua da, beraz, herritarrak konturatzea herrian ditugun altxorrez, horiek balioan jarriz, eta horiek harrotasunez erakutsiz, besteak beste, euskara», esan dute.

Gaurtik, uda osoan zehar izango da martxan kanpaina. Bat egin duten saltoki eta establezimenduek kartel eta mahai gainekoen bidez adieraziko diote hori bisitariari, zein bertakoari.

Honakoa da egin duten promozio bideoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.