Euskal Herriko Eskubide Zibilen Kartak deituta arratsaldean Herriko Plaza aldarriz bete dute herritarrek eta gogora ekarri osasun krisiak sektore guztiak baina bereziki zaurgarrienak kolpatu dituela.
Turismo eredua aldarazi du COVID-19aren osasun larrialdiak. Aukera bat ikusi du horretan UEMAk, eta ‘Bertatik bertara’ kanpaina abiatuko du gaurtik. Tokiko ekonomia, produktuak eta euskara sustatzea du helburu. Oiartzunek bat egin du.
Ostalarien sarea indartu, beraien eskaintza modu errazean lehen lerrora eraman eta herritarrekin harremanetan jartzeko helburua duen mugikorrerako aplikazioa aurkeztu dute gaur. Jan Gou APPa da, eta Skura Mobile Kooperatiba Elkartea dago atzean.
2003an hasi zen Pasaia ustez hari zegozkion lur eremuak berreskuratzeko borrokan. Bigarrenez jaso du kontrako epaia udalerriak.
Jende pilaketak saihesteko, erakundeak arduraz jokatzea eskatu die herritarrei. Norberaren erantzukizunari deia egin dio udalak.
Errenterian lehen sektorea indartzea du helburu EAJren proposamenak, ekoizpena eta tokiko kontsumoa suspertzea, lanpostuak sortzea eta ingurumena zaintzea.
Izan Bidea dinamika aurkeztuko du bihar Sare herritarrak. 12:00etan egin dute hitzordua Agirre Lehendakariaren plazan, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.
Zuzeneko dantza ikuskizunik ez, baina hilaren 23an Iraultza Dantza Taldearen sare sozialetan, Facebook, Twitter eta Instagramen iazko kantaiaren bideoa zintzilikatuko dute. Halaber, Ereintzak Soka Dantza sinbolikoa irudikatuz egindako bideoa Herri Bizian ikusteko aukera izango da.
Udalekuen ordezko zerbitzuaren berri emango dute. Haurren ikasketa-mailen araberako bilerak izango dira, modu ordenatuan egiteko.
Auzoetako jai batzordeek eta udalak egindako bileran erabaki dute auzoko festak bertan behera, segurtasuna bermatu ez dela iritzita.
Atzelari oiartzuarrak eta Baiko enpresak 2024ra arte luzatu dute kontratua. Imaz gustura dago sinatutakoarekin, eta jasotako konfiantza bueltatu nahi du.
Larunbata eta igandean posta bidezko bozka tramitazioarekin laguntzeko mahai informatiboak jarriko dira Pasaiako lau barrutietan.