Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lehen sektorea indartzeko proposamena egin du EAJ

Errenterian lehen sektorea indartzea du helburu EAJren proposamenak, ekoizpena eta tokiko kontsumoa suspertzea, lanpostuak sortzea eta ingurumena zaintzea.

Oiarbide eta Murua gaurko agerraldian, EAJren egoitzan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/06/19

EAJ alderdiaren udal taldeak Errenterian lehen sektorea indartu eta sustatzeko proposamena aurkeztu du gaur goizean. Elixabete Murua eta Garbiñe Oiarbide zinegotziek eman dituzte, beraien hitzetan, “dagoeneko udalean aurkeztu duten” proposamen horren xehetasunak: “Hauteskunde programan jaso genuen proposamena, eta mahai gainean jarri dugu COVID-19aren ondorioei aurre egiteko udalak abian jarri duen Talka eta Suspertze Plana osatzeko garaian; izan ere, plan horretan, besteak beste, tokiko kontsumoa sustatzearen aldeko apustua egin du udalak”.

Kontsumoa sustatzea garrantzitsua bada ere, ez dela nahikoa esan du Muruak, “ezinbestekoa da ekoizpena ere indartzea sektorea benetan indartu nahi badugu”. Lehen sektorea “aukeratzat” jo du jeltzaleak, “osasun arloan, iraunkortasunari dagokionean, baita lan munduan ere. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan oro har eta Errenterian ere, aspaldian galdu da Xenpelarrek aipatzen duen baserritarren legea. Industriaren garapenarengatik lehenik XIX mendean, eta egun zerbitzu sektorearengatik. Indarra galdu du, baina mantentzea lortu du, neurri txiki batean bada ere lehenengo sektorea,nekazari, arrantzale eta abeltzainen eguneroko lanari esker”. Zalantzarik ez dute lanpostuak sortzeko modua ez ezik,  ezinbestekoa dela ekoizpena sustatzea elikadura burujabetzaren bidean urratsak egiteko, baita aldaketa klimatikoari aurre egiteko ere. Horren harira, lehen sektorea indartzea herriak duen etorkizuneko erronketako bat dela nabarmendu du EAJk.

Lehen sektorean dihardutenak, baldintza gogorretan ari direla nabarmendu du Muruak, “guztiona den ondare hori bizirik mantentzeko, eta aitortza merezi dute”.

Tokiko elikagaien ekoizleek  ezin izaten dutela inportatutako produktuekin lehiatu ere esan du Muruak, “ekoizpen kostuengatik”, baina bertakoek balio erantsi ikaragarria dutela nabarmendu du, “iraunkortasun sozial terminoetan, osasunari begira, edota ingurumenaren zaintzarekiko”. Erakunde asko ari direla horretan lanean, baina bidea luzea dela diote, “udal gisa ezinbestekoa da esfortzu horren parte izatea”.

Potentzial handia

Txikia da egun Errenteria-Oreretan lehen sektoreak duen indarra eta presentzia, baina potentzial handia dagoela esan du Muruak, eta datuetara jo du: “Gipuzkoako hirugarren herri populatuena gara, eta horrek bertan ekoiztutako produktuak bertan komertzializatzeko aukera handia ematen du”. Potentzial hori berresteko beste ezaugarria Errenteriak duen lur azalera da jeltzaleentzat: “3.194 hektarea ditu, eta horren %76,61 urbanizaezina da. Argi dago guztia ez dela erabilgarria izango lehenengo sektorearentzat, baina bada potentziala”. Langabeziari ere erreparatu dio, egun %10,8koa dela esan du, “arrazoi nahikoak ditugu beraz sektore guztietan, baita lehen sektorean ere, esfortzua egin eta lanpostuen sorrera sustatzeko”. Egun zerbitzuen sektoreak %72 okupazioa du herrian, %21,8 industriak, eta %0,2 lehen sektoreak.

Ezinbestekotzat jo duten neurrietako bat, hezkuntza eta ekintzailetza sustatzea lehen sektorean, “eta horretarako ezinbestekoa da udalaren eta beste instituzioen inplikazioa.

Proposamena

Laburbilduz, Oiarbidek nabarmendu duenez, Errenterian lehen sektorea indartzea du helburu EAJren proposamenak, ekoizpena eta tokiko kontsumoa suspertzea, lanpostuak sortzea eta ingurumena zaintzea. Eta horretarako, ekintza zehatzak proposatu ditu, baina ezer baino lehen, ezinbestekoa dela instituzio ezberdinek osatuko duten mahaia eratzea dio Oiarbidek, “Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaz gain, Behemendi, Oarsoaldea Garapen Agentzia, Fraisoro, Etorlur, Hazi, Neiker edo Teknika bezalako beste eragile garrantzitsuak ere hartu beharko lukete parte”.

Proposatutako neurri zehatzak, berriz, honakoak: Errenteriako landa eremuaren azterketa eta jarduera desberdinetarako egokiak izan daitezkeen eremuen identifikazioa; lehen sektorera bideratzeko egokiak izan daitezkeen eremu horien erabilera eta jabetzaren inguruko azterketa; eremuen inbentarioa; jabe pribatuekin lankidetza hitzarmena; Errenterian lehen sektorera bidera daitezken lurren katalogoa; lehen sektorean lan egiteko interesa duten pertsonen identifikazioa; Formakuntza; Diru laguntza lerroak; bertako produktuen kontsumoa sustatzeko eta merkatua zabaltzeko neurriak; eta, landa eremuak dituen zerbitzuen hobekuntza (komunikazioa, hornidurak…).

Lehen sektorea sustatzeko ikusgarritasuna eman eta horretan ari direnen lana aitortzea ezinbestekoa jo du gainera, Oiarbidek, “ez badugu ezagutzen, ez badiogu balioa ematen, ez dugu lortuko horretan jarduteko gogoa pizterik”. Horren harira, lan eta bizi baldintzak hobetzea gakoa da jeltzalearentzat, “ukaezina da sektore horretan ari direnak oztopo ugari gainditu eta baldintza gogorragoetan aritzen direla, bere aldeko ezaugarriak baditu ere Bide horretan garrantzitsua iruditzen zaigu Errenteriako Udalak aldundiak lanada eremura zuntz optikoa zabaltzeko proiektuarekin bat egin izana”.

Proposatu duen lehen urratsa udala aldundiarekin harremanetan jartzea da proposamenaren berri eman eta mahaia osatzeko, “gure talde politikoa bertan izatea ere eskatu dugu, proiektuarekin sinistuta gaudelako eta aktiboki hartu nahi dugulako parte. Erpin ugariko gaia den arren, uste dugu  ezinbestekoa dela ahalik eta azkarren lanean hastea, tokiko produktuak kontsumitzearen garrantzia nabaria bazen ere, osasun larrialdiak behar hori ageriago jarri duelako”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.