Posta bidezko bozkarekin laguntzeko informazio guneak jarriko ditu EH Bilduk
Larunbata eta igandean posta bidezko bozka tramitazioarekin laguntzeko mahai informatiboak jarriko dira Pasaiako lau barrutietan.
Uztailaren 12an egingo dira Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak. Asteburu honetan, Pasaiako EH Bilduk posta bidezko bozka tramitatzen laguntzeko informazio guneak jarriko ditu. Guztira lau mahi jarriko dira, barruti bakoitzeko bat. Bertan, nahi duten herritarrei aholkularitza eskainiko zaie.
Larunbatean (hilaren 20a) Trintxerpeko Gernika plazan eta San Pedroko frontoian izango dira, 12:00etatik 14:00etara. Igandean (hilaren 21a) berriz, Antxoko Gure Zumardian eta Donibaneko Santiago plazan jarriko dira mahaiak, ordutegi berean. Pasaiako EH Bilduko kideek higiene eta segurtasun neurriak bermatuko dituztela ziurtatu dute.