Pertsona bat zendu da topoaren erdialdeko geltokian
Udaltzaingoa, ertzaintza, eta osasun langileak bertaratu dira geltokiko nasara eta erreanimatzen saiatu badira ere, ezinezkoa izan da eta bertan zendu da. Dirudienez, bihotzekoak emanda hil da.
Geltoki honetan izan da gertakaria. Pertsona bat zendu da topoak erdialdean duen geltokian. Iturri ofizialek ez dute gertatutakoaren informaziorik zabaldu momentuz, eta HITZA udaltzaingoarekin harremanetan jarri bada ere, ezin zutela informaziorik eman erantzun dute. 19:30 inguruan gertatu da.
Udaltzaingoa, ertzaintza, eta osasun langileak bertaratu dira geltokiko nasara eta erreanimatzen saiatu badira ere, ezinezkoa izan da eta bertan zendu da. Dirudienez, bihotzekoak emanda hil da.
