Parke bakoitzaren edukierak neurtu ditu udalak, eta asteazkenean kartel bat jarriko du bakoitzean erabiltzaileek unean-unean zenbateko edukiera duen jakin dezaten.
Lezon, San Joan bezperako surik ez, baina soka dantza bai. Soka dantza plazan egingo dute, eta gehienez 106 ikusle izateko prestatuko dute.
HITZA-k ezin izan du baieztatu bideoa atzokoa ote den, bai ordea Jaizkibelgo uretan topatu zuela ontziak orkatza.
Lau emanaldi osatu dituzte espresuki ikasturteari amaiera emateko Errenteria Musikaleko ikasleek, eta Herri Bizia web gunean ikusi ahalko dira hilaren 24tik 27ra bitartean —ostegunetik larunbatera—, egunero bana.
Udaltzaingoa, ertzaintza, eta osasun langileak bertaratu dira geltokiko nasara eta erreanimatzen saiatu badira ere, ezinezkoa izan da eta bertan zendu da. Dirudienez, bihotzekoak emanda hil da.
Zaindariaren eguna dela eta, itxita izango da bulegoa hilaren 24an. Trintxerpe eta Antxoko bulegoak normaltasunez irekiko dira.
Martxoan eskaintzekoak ziren zazpi filmak ostiraletik igandera bitartean ikusi ahal izango dira, sexu askapenaren egunaren harira. Internet bidez erregistratu beharko dira.