Zabalik dira jolas parkeak
Parke bakoitzaren edukierak neurtu ditu udalak, eta asteazkenean kartel bat jarriko du bakoitzean erabiltzaileek unean-unean zenbateko edukiera duen jakin dezaten.
Udalak gaur arratsaldean zabaldu ditu jolas parkeak, COVID-19aren osasun larrialdiagatik hilabeteak itxita eman ondoren. Parke bakoitzaren edukierak neurtu ditu udalak, eta asteazkenean kartel bat jarriko du bakoitzean erabiltzaileek unean-unean zenbateko edukiera duen jakin dezaten. Edukiera horiek neurtzeko haur bakoitzeko lau metro koadroko diametroa hartu du kontuan. Baita parkearen superfiziea, gomazko lur zoruaren superfiziea zati lau eginda.
Parkeen garbiketa bermatuko du halaber; une honetan denak desinfektatuta daude, eta bi egunetik behin garbituko dituzte guztiak ura eta xaboiarekin.
Erabileran jarri du arreta udalak, erabiltzaileen erantzunkidetasunean, uste duelako hori izango dela osasunaren bermerik handiena; hala, nabarmendu du guztien ardura dela, etxe berekoak ez diren haurren arteko distantzia fisikoa bermatzea eta parkean sartu eta ateratzean eskuak garbitzea.
Kirola egiteko kaleko aparatuak
Bihartik aurrera baimenduko da horien erabilera. Betiere zentzuz jokatzeko eskatu die udalak erabiltzaileei, paratuak erabili aurretik eta ondoren, gorputzarekin kontaktuan izan diren eremuak garbituz.