Donibaneko HAZ bulegoa itxita egongo da asteazkenean
Zaindariaren eguna dela eta, itxita izango da bulegoa hilaren 24an. Trintxerpe eta Antxoko bulegoak normaltasunez irekiko dira.
Pasai Donibaneko Herritarren Arreta Zerbitzurako bulegoa itxita izango da asteazkenean (hilaren 24a), zaindariaren eguna dela eta. Pasai Antxo eta Trintxerpeko bulegoak normaltasunez irekiko dira, baina hitzordua bertaratu aurretik eskatu beharko da. Hitzordua eskatzeko, deitu 943 34 40 34 telefono zenbakira.
Antxoko HAZ bulegoak 7:30etatik 13:30etara emango du zerbitzua eta Trintxerpekoak 8:00etatik 14:00etara.