Odola ematera deitu dute Lezon
Odola ematera deitu dute Lezon. Gaur izango dute elkartasun keinua egiteko aukera hala nahi dutenek, 18:00etatik aurrera, anbulatorioan.
Gaur, 18:00etatik 20:20era, odola emateko aukera izango dute lezoarrek. Bi ordu pasatxo horietan prest egongo dira odol emaileen elkartekoak, anbulatorioan, elkartasun keinua egin nahi dutenen zain.
Odol emaileek jakinarazi dutenez, odol bankuak asko murriztu dira, beraz, ohikoan odola ematea beharrezkoa bada ere, oraingo egoerak eskatzen du are handiagoa izatea emaileen elkartasun eta ardura ariketa.
Jende asko pila ez dadin, aurrez hitzordua hartzeko eskatu dute, 943 00 78 85 telefono zenbakira deituz.