San Joan bezperarekin eta egun horretako suarekin bat egin dute, euskal presoen aldeko aldarria gau magikoarekin uztartu dute.
Aurten ez da ospakizunik izango, ezta surik ere ez. Dena dela, 19:30etako txupinazoak eta kanpaiek iragarriko dute gaurkoa urteko gaurik motzena dela.
Gaztañoko jai batzordeak gaur 23:00etan, balkoietan kandelak pizteko eskatu die auzotarrei, su garbitzailea, eta sorgin gau magikoa irudikatzeko.
Kanpainari indar handiagoa emateko, eta herritarrei arraunarekin bat egiteko eskatzeko, bideoa zabaldu dute orain sare sozialetan Hibaika Arraun elkarteak.
Eguzki kolektiboak batetik, eta Beraun, Galtzaraborda eta Kaputxinoak auzoetako 200 bat bizilagunek, bestetik, Errenteria-Oreretako Esnabide 32 sektorearen xehetasun azterlana onartzearen aurkako alegazioak aurkeztu dituzte.
2020/2021 ikasturterako izena emateko epea itxi dute, eta guztira 54 gaztek eman dute izena. Bost taldetan banatuko dira antzerki ikasleak.
Landuko dituzten gaiak honakoak izango dira: lehendakariaren agurra, aurreko batzarraren akta irakurri eta onartzea; kontuak aurkeztu eta onartzea; jokalarien kuotak aldatzea (COVID-19ak eragindakoa); eta galde eskeak.
Odola ematera deitu dute Lezon. Gaur izango dute elkartasun keinua egiteko aukera hala nahi dutenek, 18:00etatik aurrera, anbulatorioan.