Elikagaien segurtasunari buruzko webinarra egingo dute
Jon Badiola eta Esther Plagaro elikagaien segurtasunerako eta kalitaterako aholkulariek saioa egingo dute uztailaren 7an. Elikagaiei buruzko hirugarren webinarra izango da.
Oarsoaldea Garapen Agentziak —beste hainbat eragilerekin batera— elikagaien industriari lotutako webinarra antolatu du uztailaren 7rako.
Egun horretan, 10:00etatik 11:00etara, Esther Plagaro eta Jon Badiola LAIATEK-eko elikagaien segurtasunerako eta kalitaterako aholkulariak webinarra eskainiko dute, elikagaien industriari lotutako hirugarrena.
Koronabirusaren transmisioa prebenitzeko zenbait gomendio emango dituzte. Webinarra elikagaien sektorean lan egiten duen edonorentzat da: elikagaien industria, saltoki txikiak, cateringa, tabernak, jatetxeak…
Webinarra Zoom plataformaren bidez izango da, eta izena emateko galdetegi hau bete beharko da. Oarsoaldea Garapen Agentziak sektorean lan egiten dutenak animatu ditu. “Izan ere”, esan dute, “sektorea berrasmatu eta indartzeko gakoak eman ditzakete eta, horrela, Oarsoaldeko eskualdeko ekonomia eta gizarte ongizatea hobetu”.
