Hilerriko aparkalekua txukuntzeko lanak hasi dituzte
Gaur eta bihar artean aparkalekua txukunduko dute, zuen egoera kaskarra hobetzeko. Idi probak egiten diren tokia da.
Oiartzungo hilerriaren eta udako igerilekuen ondoan dagoen aparkalekua txukuntzen ari da Oiartzungo Udala. Gaur eta bihar arituko dira lanean.
Aparkalekua egoera kaskarrean zegoen, eta hormigoiz betetzea erabaki du udalak. Erabilera handia du parking horrek, beilatokiari zerbitzua ematen baitio, baita udako igerilekuari ere. Irekierarako prest izan nahi dute —datorren asteazkenean, uztailak 1, irekiko dira—.
Udalak 14.178,38 euro bideratu ditu lan horietara.
