San Marko eta Listorreta-Barrengoloia, berriro zabalik

San Marko Gotorlekuko museoa, zein informazio puntua (Errenteria) eta Listorreta-Barrengoloiako informazio guneak (Aiako Harria Parke Naturala) ireki dituzte berriro.

San Marko Gotorlekua.

Bisitariak berriro hurbildu ahal izango dira bai San Marko Gotorlekura zein Listorreta-Barrengoloiara, bertako jarduerez gozatzera. Bisita gidatuak martxan jarriko dira, berriz, eta nahi duen orok izango du aukera natura eta kultura-ondareari buruz gehiago ikasteko, parajeek eskaintzen dituzten bista paregabeez disfrutatzeaz gain.

Gotorlekuaren ordutegia hurrengoa da: Asteazkenetik igandera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara. Bisita gidatuak eskainiko dira 2-3 euro inguruko prezioagatik; hala ere, museoa era librean ere bisita dezake nahi duenak, doan. Erreserbak edo kontsultak egiteko deitu 943 44 96 38 telefono zenbakira edo idatzi mezu bat turismo bulegoko helbidera.

Listorreta-Barrengoloiari dagokionean, ordutegia honakoa da:

  • Ostegunetan 11:00etatik 15:00etara.
  • Ostiraletan 10:30etik 15:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
  • Larunbat, igande zein jai egunetan 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 20:30era.

Informazio gehiago eskatzeko, habian jarri dute telefono zenbakia: 943 49 45 21, eta baita posta elektronikoa ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.