Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Alokairuko parke publikoan sartzen diren etxebizitza hutsak berritzeko diru laguntza lerroa martxan du udalak

Hutsik dauden etxebizitzak bizirik nahi ditu udalak, eta aldi berean, alokairu duin baten beharrean daudenei irtenbide bat eskaini. Horretarako, diru laguntza lerroa sortu du.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/06/26

Hutsik dauden etxebizitzak bizirik nahi ditu udalak, eta aldi berean, alokairu duin baten beharrean daudenei irtenbide bat eskaini. Horretarako, diru laguntza lerroa sortu du. Zehazki, alokairuko parke publikoan sartzen diren etxebizitza hutsak berritzeko diru laguntzak dira, eta horiek eskatzeko epea zabalik da.

Diru laguntza jaso nahi dutenek ezinbestean bete beharko dituzte hainbat baldintza: derrigorrezkoa da, adibidez, etxebizitza hutsa hori ASAP edo Bizigune  programetan sartzeko ezinbesteko diren obrak egiteko izatea. Diruz lagunduko direnak, berriz, honakoak izango dira: obrak egitea, ekipamendua erostea, edota eraginkortasun energetikoaren agiria egitea.

100.000 diru zatia bideratuko du guztira udalak diru laguntza horietara.

Laguntza jasotzeko gainera, etxebizitzek baldintza zehatzak bete beharko dituzte. Errenterian kokatuta behar dute, Bizigune edo ASAP programetan sartuta edota horietara atxikitzeko konpromisoa hartu beharko dute, eta etxebizitza hutsak gutxienez hiru urtez alokatzeko konpromisoa ASAP programari atxikita daudenen kasuan, edota sei urtez Bizigune programari atxikita egonez gero.

Eskaera egiten dutenean, udal teknikariak txostena egingo du eta ondoren, Hirigintza azpi saileko ordezkariak erabakiko du diru laguntza onartu edo ez. Lanak hasi aurretik hartuko du erabakia. Edozein modutan ere, onartutako lanak egin ondoren ordainduko du udalak diru laguntza.

Jaso daitekeen diru kopuruari dagokionean, berriz,  Alokabidek eskatutako birgaitze edo ekipamenduak erosi edo instalatzeko obrak egiten dituzten jabeek edo maizterrek itzuli beharrik gabeko obraren kostu erreal eta efektiboaren %30eko diru laguntza bat jasotzeko eskubidea izango dute, Bezik gabe. Laguntza ezin izango da 3.500 eurotik pasa kontzeptu guztiengatik. Eraginkortasun energetikoaren agiriaren kasuan, laguntza %100 izan daiteke 100 eurotik gorakoa ez bada. Laguntza jasotzen dutenek, ezingo dute etxebizitza beragatik laguntzarik eskatu  bost urte pasa arte.

Bideratutako diru kopurua eta gehienezko laguntza 3.500 eurokoa izan daitekeela gehienez kontuan hartuta, urtean 28 lagun eta erdik jaso ahalko dute lerro horretako laguntza —kopuru hori, guztiek gehienezko kopurua jasoko dutela suposatuta da—.

Laguntzak, oinarrietan eskatzen diren egiaztagiriak aurkezten diren hurrenkeraren arabera emango ditu udalak, aurreikusitako kopurua agortu arte. Eskaerak laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen baditu baina ekitaldi horretako diru zatia agortu den kasutan, eskaera horrek lehentasuna izango du hurrengo urteko aurrekontuan finantzaketa lortzeko, betiere eskaeren hurrenkeraren arabera.

Informazio guztia hemen kontsulta daiteke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.