Hutsik dauden etxebizitzak bizirik nahi ditu udalak, eta aldi berean, alokairu duin baten beharrean daudenei irtenbide bat eskaini. Horretarako, diru laguntza lerroa sortu du.
Bekoerrota eta Altzate erabiltzeko baldintzak ezagutu nahi? Hemen erantzunak. Astelehenean zabalduko dituzte herriko bi kirol instalazioak.
COVID-19aren kalteei aurre egiteko hiru laguntza lerro ditu abian Lezoko Udalak. Horien artetik bat Lezo Bonua da: herriko saltoki eta ostalaritza guneak laguntzeko egitasmoa da.
LGTBIQ+ pertsonen eskubideen nazioarteko egunaren harira, Errenteriako Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiek adierazpen instituzionala adostu dute.
1970. hamarkadan irudi gogoangarriak utzi zituen Errenteriako Asanbladak. Borroka politiko eta sozialen erreferente bat bihurtu zen herria; garai horrek ere, utzi dio arrastoa gaurko Errenteriari.
Errenteriako LGTBIQ+ Mahaiak herritar guztiak gonbidatu ditu 1969ko ekainean Stonwall Inneko matxinadaren urteurrena ospatzera, eta horretarako, Transmaribollo Martxa antolatu du bihar larunbata 18:30ean Alabergako biribilgunetik abiatuta.
Familientzako orientazio jolasak antolatuko dira uztaileko eta abuztuko igandeetan Arditurri parketxetik abiatuz eta ordu eta erdi inguruko iraupenarekin.
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldia. Aurten, hizkuntza ohitura aldaketak pertsonez harago entitateetan ere eman daitezkeela erakutsi nahi dute. Pasaian, 33 entitatek erakutsi diote atxikimendua jada.
Datorren asteartetik aurrera erabiltzaileak egoitzara bueltatu ahal izango dira osasun-neurriak jarraituz eta jarduera eskaintza murritzagoarekin.
Datorren astelehenean udaleku itxiak hasiko direnez, osasun-segurtasuna bermatzeko gainerako bezeroei igandeetan soilik emango zaie zerbitzua Arritxulon.
LGTBI+ Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Eguna (ekainak 28) dela eta, kolektiboen babesa aldarrikatzeko adierazpen instituzionala zabaldu du Pasaiako Udalak.
Oiartzungo Udalak iragarri du udako igerilekua datorren asteazkenean irekiko dutela, neurri bereziekin eta tarifak denboraldi motzagoari doituz.
Zebrabidearen ortzadar koloreak berpiztuko dituzte sanpedrotarrek larunbatean, LGTBI+ taldeen eskubideen aldarri bezala.