Familia jolasak Arditurri parketxean uztaileko eta abuztuko igandeetan
Familientzako orientazio jolasak antolatuko dira uztaileko eta abuztuko igandeetan Arditurri parketxetik abiatuz eta ordu eta erdi inguruko iraupenarekin.
![arditurriko bide berdearen eguna](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/09/44734897441_d049be69bb_c.jpg)
Nahi duen orok parte har dezake uztaileko eta abuztuko igandeetan antolatuko diren familia jokoetan. Abiapuntua Aiako Harria Natura Parkeko sarbideetako batean kokatutako Arditurri parketxea izango da; bertatik abiatuz, ordu eta erdi inguruko iraupena izango duen orientazio jolasa dago antolatuta.
Ibilaldia erraza da, adin guztietarako aproposa eta 3 kilometro inguruko luzerakoa. Jardueran parte hartzeko prezioa 3 eurokoa da lagun bakoitzeko, eta parte-hartzaileek musukoa eraman beharko dute osasun zein segurtasun neurriak bermatu ahal izateko. Izen-emateak eta informazio gehiago 943 49 50 69 / 688 89 50 68 telefono zenbakietara deituz edo Arditurri parketxearen e-mail helbidera mezu bat bidaliz.