Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hemen daude eta ez dira ezkutatzen

Errenteriako LGTBIQ+ Mahaiak herritar guztiak gonbidatu ditu 1969ko ekainean Stonwall Inneko matxinadaren urteurrena ospatzera, eta horretarako, Transmaribollo Martxa antolatu du bihar larunbata 18:30ean Alabergako biribilgunetik abiatuta.

LGTBIQ+ Mahaiak Harrotasun eguna ospatzeko TRansmaribollo Martxa antolatu du.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/06/26

‘Hemen gaude eta ez gara ezkutatzen’ eta ‘aski da’ oihuak ozen zabalduko ditu lau haizetara LGTBIQ+ kolektiboak asteburu honetan. 41 urte geroago errepikatuko dituzten esaldi horiek, dagoeneko Errenteria-Oreretako LGTBIQ+ kolektiboaren ondarearen zati bat dira, “hunkituta oihukatuko ditugu”.

Harrotasunaren eguna ospatuko du eta beraien sexu aukerak eta identitate anitzak aldarrikatuko LGTBIQ+ komunitateak igandean, eta horri begira, Errenteriako LGTBIQ+ Mahaiak hainbat ekintza antolatuta eta adierazpena zabaldu du. Armairutik atera eta ez direla prest berriro sartzeko eta nahikoa zela oihukatu zutenetik 41 urte pasa dira. 1969ko ekainean bota zituen ozen LGTBIQ+ komunitateak, “giza duintasun urratuetatik sortu ziren adierazpenak dira . Gaur egun, tratu txarrak, errepresioa, hilketak salatzen jarraitu behar dugu. Ezagutzen ditugun indarkeriak gaur arte jarraitzen dute, munduko hamarnaka eta hamarnaka LGTBIQ+ pertsonen aurka”.

Borroka urte batzuetara heldu zen Errenteria-Oreretara, 1979ko ekainaren 10ean Vicente Vadillo Santamaria Francisen hilketaren protesta gisa. Espainiako polizia batek hil zuen Francis. Egun hartan, bollerak, marikak, bidelagunak… kalera atera ziren, eta lehen eskaera zehatzak egin zituztela ekarri du gogora errenteriako LGTBIQ+ Mahaiak. Ordutik fruituak jaso dituzten ezbairik ez du kolektiboak: “Orereta-Errenteriako LGTBIQ+ biztanleen diagnostikoa egin da duela urtebete, LGTBIQ+ Mahaia badago, eta lorpena da zalantzarik gabe, topagunea baita komunitatearen eztabaida, proposamenak, borrokak eta elkarri zaintzeko espazioa”.

Errenteriako LGTBIQ+ Mahaiak herritar guztiak gonbidatu ditu 1969ko ekainean Stonwall Inneko matxinadaren urteurrena ospatzera, eta horretarako, Transmaribollo Martxa antolatu du bihar larunbata 18:30ean Alabergako biribilgunetik abiatuta. Hortik irtenda, Errenteria-Oreretan LGTBIQ+ borrokaren erreferente ezberdinak bisitatuko dituzte; aldarrikapena eta historia uztartuko dituzte eta tamalez,  itzalean dauden erreferenteak argitara ateratzeko ariketa egingo dute, ezinbesteko urratsa, bestalde, sexu eta identitate askatasuna lortzeko bidean; eta lehen aldiz, Errenteria-Oreretako sarrerako biribilgunean dagoen mastan altxako dute ortzadarraren bandera, sexu askapenaren aldeko borrokaren ikurra”.

Lore eskaintza eta agurra ez dira faltako Iztieta eta Nafarroa etorbidea batzen dituen ortzadar koloreko zebrabidean. Bertan dago kokatuta Francisen omenezko oroigarria eta haren aurrean dantzatuko diote agurra. Martxa amaitzeko Herriko Plazara abiatuko dira, eta ortzadar bandera jarriko dute udaletxearen balkoian.

LGTBIQ+Mahaiak martxara joatera deitu du, hori bai, segurtasun neurriak hartuta: maskara eta distantzia fisikoa bermatuta, alegia.

Libre izan nahi dute, eta hori ez da LGTBIQ+ kolektiboaren ardura, ez behintzat kolektiboko kideena bakarrik, gizarte osoarena baizik; norbanakoarena eta guztiona: “Hemen edo planetako edozein lekutan zapaltzen, zigortzen, jazartzen gaituzten lege, kode eta ohituretatik aske bizi nahi dugu”. Eginkizun horretan, jendarte osoak du ardura.

 

Erlazionatutako edukiaOrtzadarrak, iraultza amets
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.