Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

LGTBIQ+ kolektiboaren borroka luze eta ordainezinari aitortza

LGTBIQ+ pertsonen eskubideen nazioarteko egunaren harira, Errenteriako Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiek adierazpen instituzionala adostu dute.

Ortzadar bandera Errenteriako udaletxeko balkoian, iaz.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/06/26

LGTBIQ+ pertsonen eskubideen nazioarteko egunaren harira, Errenteriako Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiek adierazpen instituzionala adostu dute. 51 urte direla Stonewallen (New Yorken) lesbiana, gay, trans eta batez ere, trabestiek jasaten zituzten jazarpena eta xantaiaren aurrean matxinatu zirenetik ekarri dute gogora adierazpen horretan: “Ordutik data hau mugarri da, borroka disidente luzea eta lorpenak ospatzeko eguna da, baita eskubideen eremuan aurrera egiteko falta den guztia aldarrikatzeko eguna ere”.

Hamar urte geroago, 1979ko ekainaren 9an, polizia batek errenteriako diskoteka batean hil zuen  Vicente Vadillo Santamaria Francis ekarri dute gogora adierazpenean, “trabestia izateagatik hil zuen”. Urte hartako ekainaren 28an LGTBIQ+ pertsonek eta kolektiboek Euskal Herriko kaleak hartu zituztela lehen aldiz ere badio udalak, “erailketa salatu eta euren sexualitatea eta generoa modu askean bizitzeko eskubidea aldarrikatu zuten”.

Sexu askapenaren aldeko borroka, euskal jendarte osari dagokion borroka dela nabarmendu dute alderdiek, gizarte osoari dagokiola  eskubide horren defentsa argi dio adierazpenak, “gainontzeko borroka askatzaileekin batera landu behar da”.

“sarraski hartatik” urteak pasa badira ere, ez dela LGTBIQ+ kolektiboak jasaten duen jazarpena amaitu diote, “hamaika herrialdeetan heriotzarekin zigortzen da egun, eta beste hainbatetan kartzelarekin”, eta gogora ekarri dute  Sarah Hegazi ekintzaile egiptoarra horren adibide modura —duela egun gutxi egin zuen bere buruaz beste—. Diskurtso “baztertzaileak” zabaltzen ari direla salatu dute gainera munduan, “Espainiako Estatuan ere geroz eta gehiago hedatzen ari da LGTBIQ+ kolektiboaren kontrako jarrera, populismoaren eta eskuin muturraren eskutik. konkistatutakoa ez da itzulezina. Ezberdinekiko beldurrezko diskurtsoei aurre egiten jarraitu behar dugu”.

Konfinamenduak, halaber, ondorio “ezkorrak” izan dituela kolektiboarentzat ere jaso dute adierazpenean eta normaltasun berri batera itzultzen ari garen honetan, jendarte ereduak ezartzen dituen arauekiko disidenteak direnentzat errealitate berria nahi dutela aldarrikatu dute: “ERakunde publikoon ardura da pertsona guztientzako eskubide guztiak bermatzea eta normaltasun berria ezagutzen duguna baina errespetuzkoagoa, justuagoa, duinagoa, eta askeagoa izango den jendartea eraikitzeko baliatzea ere”.

Aurtengo Harrotasun Egunak LGTBIQ+ emakumeen berdintasunaren aldeko borrokari lotutakoa dela ekarri dute gogora, bestalde, kolektibo horren barruan ere, emakumeak direlako ikusezinenak, “kasu batzuetan ahanzturan eroriak”.

Hitzak bai, baina ekintzak ere zehaztu ditu udalak berdintasun hori erreala egiteko bidean. Hala, LGTBIQ+ kolektiboarekin elkarlanean  eratu duen diagnostikotik eratorritako ondorio eta ekintza lerroei bide emateko, elkarlan horretarako beharrezkoak diren partaidetza espazioak ahalbidetzeko konpromisoa hartu du batetik. Bestetik, hezkuntza arloan LGTBIQ+ pertonen tratu berdintasunerako ekintzak edo eskolako bizikidetza planak lantzeko konpromisoa. LGTBIQ+ Euskal Lege integrala egin dezan eskatuko dio gainera, Eusko Jaurlaritzari, eta erakunde eskudunei neurriak har ditzaten trans emakumeak herritar oso izateko eskubidea bermatzea eskatzeko. Horiek hartutako konpromisoetako batzuk baino ez dira, 11 jaso dituztelako guztira (Amaieran jasota dago adierazpen instituzional osoa, hitzez hitz).

Ortzadar koloreko banderak hartuko du udaletxea, eta herritar guztiak deitu ditu udalak Errenteriako LGTBIQ+ Mahaiak antolatutako ekintzetan parte hartzera.

Adierazpen instituzionala hitzez hitz.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.