Aldaburu herri bideko sarrera konpondu dute
Herri bideko zati bat txukuntzeko lanak egin ditu Oiartzungo Udalak. Bihurgune batean hormigonatze lanak egin dituzte, errepidearen zati bat hobetzeko.
Ugaldetxoko Aldaburu herri bideko zati bat txukuntzeko lanak egin berri ditu Oiartzungo Udalak. Tajo enpresaren eta herri bidearen artean dagoen bihurgunean hormigoia bota dute, errepidearen egoera hobetzeko asmoarekin.
Udal erakundeak jakinarazi duenez, 4.235 euro bideratu ditu lan horiek egitera.