Lezoko Euskaraldiko herri batzordea sortzeko, bilera asteartean
Lezoko Euskaraldiko herri batzordea sortzeko bilera egingo dute asteartean, 17:00etan Aizpea ostatuan. Bertara joateko animatu dituzte herritarrak.
Lezoko Euskaraldiko herri batzordea sortzeko bilera egingo dute bihar (asteartea, hilak 30). 17:00etan gelditu dira, Aizpea ostatuan. Bertara anima daitezela eskatu diete lezoarrei.
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra da bigarren Euskaraldia, Euskal Herri osoan. Edizio honetan, arreta eta indar berezia jarri nahi dute taldeetan, erakundeetan eta entitateetan.
Hala, lehen batzarraldi horren helburua izango da herrian zein lanketa eta ekintza egin daitezkeen aztertzea eta erabakitzea. Horretarako talde bat sortzea da proposamena.