Sanpedrotarra Arraun Elkarteko egoitza soziala uztailaren 1ean irekiko dute

COVID-19ak eragindako krisiagatik itxita egon ostean, datorren asteazkenean irekiko dira berriro elkartearen ateak, betiere osasun eta segurtasun neurriak jarraituz.

Artxibo irudia.

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak taldearen web-orrian iragarri duenez, datorren asteazkenean (uztailak 1) irekiko dituzte berriro egoitza sozialaren ateak. Koronabirusak eragindako egoeraren aurrean eremu amankomunetarako neurri espezifikoak ezarri behar izan dituzte, haien artean: Komunen garbiketarako protokolo zehatza, sukaldeko gehienezko edukiera eta higiene neurriak, edota musukoaren derrigorrezko erabilera segurtasun distantzia gorde ezin den kasuetarako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.