Hamar establezimenduk hartuko dute parte 'Bertatik Bertara' kanpainan
UEMAk 'Bertatik Bertara' kanpainaren bitartez euskarari ikusgarritasuna eman nahi dio, eta balio erantsia dela aitortu, turismo denboraldian.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) Bertatik Bertara kanpaina abian jarri du, tokian tokiko turismoa sustatu eta euskararen balio erantsia ezagutarazteko. UEMAk gogorarazi duenez, COVID-19ak eragina izango du turismoan; hurbilekoa izango da uda honetan.
Kanpaina hori euskararentzako zein herriarentzako onuragarria izango delakoan, Oiartzunek bat egin du: “Turistei bertako hizkuntzaz gozatzeko aukera emanez eta turismo sektorean ere euskararen balio erantsia indartzeko egingo du bat”, adierazi du udalak.
Herriko hamar ostalaritza establezimendutan Bertatik Bertara kanpainako mahai-gainekoak eta kartelak banatuko dituzte Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko eta UEMAko kideek.
Bertatik bertara. Gure herriak, gure hizkuntza, gure arnasa da sei hizkuntzatan zabalduko den mezua: euskaraz, katalanez, galegoz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez
Honakoak izango dira bat egingo duten establezimenduak:
- Gazte Izanak (Elizalde).
- Irubide (Elizalde).
- Joxixionia (Elizalde).
- Kabitxo (Elizalde).
- Miren taberna (Elizalde).
- Pikoketa (Gurutze).
- Toki Alai (Gurutze).
- Tolaita (Elizalde).
- Tolare (Ergoien).
- Usategieta (Gurutze).