Oiartzungo turismo bulegoa irekiko dute bihar
Fermiñeneko beheko solairuan egingo diete harrera Oiartzun bisitatzera joaten direnei. Astelehenetik igandera bitartean egongo da irekita.
Irteera operazioa esaten zaionarekin batera hasten da oporraldien denboraldia. Oiartzungo turismo bulegoa ere uztailaren 1ean irekiko dute.
Uztailean eta abuztuan, bisitariei harrera egingo diete Fermiñeneko beheko solairuan. 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da irekita, astelehenetik igandera.