Adinekoak erdigunean jarrita, Osasuna Zaintzen programa berria abiatu du udalak. Helburua, konfinamenduaren ondorioz ariketa fisikoa mugatuta izan duten adinekoak aktibatzea da.
Kulturabirusa izenaren aterkipean, ekitaldi pila bat egingo dituzte Oiartzunen, aforo kontrolatuarekin. Herriko artistak nagusi dira programazioan.
Itsasoko hondakinen inguruan sentsibilizatzeko kanpainari hasiera eman dio gaur Mater Museoak 'Zaborrik hoberena, sortzen ez dena' lelopean. Hilaren 22an iritsiko da kanpaina Pasaiara.
1995eko uztailaren 1ean zendu zen Ibon Zabala Lizarazu gazte oreretarra, lehenengo Gazte Egunaren barruan. 25 urte bete dira gaur, eta Zabalaren ondarea, eta bere oroimenak bizirik jarraitzen dute herrian.
Udaltzaingoak egindako txosten baten arabera, hasiera batean estropadak jokatzeko proposatu zen zonaldean ezingo lirateke osasun eta segurtasun neurriak bete. Lehia aurrera badoa, badiako beste eremu bat hautatu beharko da.
Iraganera eramango du bisitaria Iraultza Dantza Taldeak aukeratu duen erakusketarekin, eta egungo egoerarekin antzekotasuna izango duen garai ekarri dute gainera gogora, distantzia fisikoari dagokionean.
Epaile epaitua bertso sorta aurkeztu du lehiaketara, eta sari nagusia jaso. Trukean, Durangoko Hitz liburutegian xahutzeko 200 euroko bonua eskuratu du.
Jai guneak "egitarau xume bat" prestatu du antxotarrek segurtasunez disfruta dezaten 2020ko jaietaz.
Udal zerga eta diru-bilketen berri eman du Pasaiako Udalak ekaineko erroldak eta urteko lehen lauhilekoari dagokion uraren eta estolderiaren erroldak aurkeztuz.
Alderdi guztiek eman zioten baiezko botoa Euskaraldiarekin bat egitearen proposamenari. Hamar puntu izan zituen, guztira, atzoko plenoak.