Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Listorreta-Barrengoloia zabalik, baldintza berezietan

Osasun larrialdiaren ondorioz, osasun babeserako neurri berriak ezarri ditu udalak eremuaren erabilerarako. Eta horren harira, elkarlanera deitu ditu herritarrak, "pandemia honen hedapena saihesteko norbanakoaren erantzukizuna oinarrizko bermea delako".

Lemos eta Ferradas gaurko agerraldian Listorretan. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/07/02

Baldintza berezietan bada ere, Listorreta-Barrengoloia udal aisialdirako eremua zabalik da. Hala jakinarazi dute gaur Listorretan egin duten agerraldian Bernar Lemos Herritarren Segurtasunerako zinegotziak eta Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak.

Osasun larrialdiaren ondorioz, osasun babeserako neurri berriak ezarri ditu udalak eremuaren erabilerarako. Eta horren harira, elkarlanera deitu ditu herritarrak, “pandemia honen hedapena saihesteko norbanakoaren erantzukizuna oinarrizko bermea delako”.

Hala, COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak sumatzekotan Listorreta eremura ez joateko, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia fisikoa errespetatzeko, eta hala egin ezean maskarak erabiltzeko eskatu du udalak. Haurrentzako jolas eremua erabili aurretik eta ondoren, berriz, gel hidroalkolikoarekin garbitzeko eskatu dute, behar beste aldiz. Neurrien berri ematen eta betetzen direla bermatzen bi udaltzain laguntzaile izango dira aisialdi eremu horretan, baita natur parkearen bulegoan izango den turismo agente bat.

Arau orokorrak

Sua, hondakinak, aparkalekua, zarata eta iturrien gaineko jarraibideak eman dituzte ondoren bi udal ordezkariek. Gogora ekarri dute, sua, Listorretan baino ezin dela egin, eta horretarako prestatutako erregailuak erabili behar dituztela edota etxetik eramandako piknikak. Lurrean sua egitea debekatuta dago,  baita Barrengoloian sua piztea ere.

Hondakinei dagokienean berriz, gogora ekarri dute ezinbestekoa dela ongi sailkatzea eta hori egin ostean frakzio bakoitza dagokion edukiontzian sartzea. Organikoa, errefusa, ontzi arinak, kartoia eta papera, eta beira biltzeko ontziak dira bertan.

Horretara bideratutako eremuetan baino ezingo da aparkatu, eta gainera, zorrotz zainduko da  elbarriei, autobusei, autokarabanei eta basozaintza zerbitzuari begirako aparkalekuak errespetatzen direla. Barrengoloian, Aiako Harria parke naturaleko bisitariek lehentasuna izango dute aparkatzeko.

Zarata da aipatu duten beste kontuetako bat; ezingo dute bertaratzen direnek gainontzeko erabiltzaileei edo eremu horretako faunari ezingo diote eragozpenik sortu. Hala balitz kargu hartuko da. Ezingo da zehazki musika altuegi jarri, edota motorra piztuta izan.

Iturriak ura edateko dira, eta ezingo da beraz, bertan ontzirik garbitu, gauzak hozten jarri edota bestelako erabilera pribaturik egin.

Bisita gidatuak

Urtero bezala, aurten ere izango dira bisita gidatuak Aiako Harriko eta Lau Haizetara Parke Naturaleko naturagune babestuetara abuztuan, irailean eta urrian. Añarbeko Babes Erreserba, Aizpitarteko leizeak, Sanmarko gotorlekua eta Txoritokietako espazio megalitikoetara egingo dituzte bisita horiek.

Aurrez Oarsoaldeko Turismo bulegoan erreserba egin beharko da.

Urtean 50.000 bisitari

Listorreta-Barrengoloia Gipuzkoan bisitari gehien jasotzen dituen aisialdi eremua da. Urtean batez beste 40.000-50.000 bisitari inguratzen dira. Eremu hori gainera, Aiako Harriko Parke Naturalera eta kontserbazio Bereziko Eremurako sarbide nagusietako bat da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.