Arditurrira Tren Berdea, asteazkenetan
Uztail eta abuztuko asteazkenetan bi txanda egingo ditu trenak, Oiartzundik abiatuz.
Oiartzundik Arditurriko meategietara doan Tren Berdea. Uztail eta abuztuan zehar trena eta meazuloko sarrera batera erosiz gero, prezio berezian eskainiko dira. Irteerak asteazkenetan egingo dira, egunean 2 txanda. Trena Oiartzungo Done Eztebe plazatik abiatuko da eta 45 minutu inguruko ibilbidea Arditurriko meatze gunean amaituko da (bueltan ibilbide berdina egingo du trenak).
Erreserbak aldez aurretik egin beharko dira hurrengo moduetan: Oiartzungo turismo bulegoan bertan, 943 508 913 telefono zenbakira deituz, e-mail bat bidaliz edo webgunearen bidez.
Informazio gehiago:
- Ordutegia: Irteerak Oiartzungo Doneztebe plazatik, 10:00etan eta 11:15ean
- Prezioa trena gehi meategia: Helduentzat 10 euro. 5-12 urte artekoentzat, 65 urtetik gorakoentzat eta 10 lagun baino gehiagoko taldeentzat 8 euro. 1-4 urte arteko haurrentzat 3 euro.
- Nola iritsi:
Donostiatik – Oiartzunera autobusean: E02 linea 20 minuturo.
Donostia edo Hendaiatik- Oiartzungo Arraguako geltokira Euskotrenen (TOPOA): 15 minuturo. - Oharra: Musukoa derrigorrezkoa da.
