Galtzarabordako kiroldegiko kafetegia lehiaketara atera dute
Eskaintzak aurkezteko epea, abuztuaren 4an amaituko da.
Errenteriako Udalak jakinarazi du Galtzarabordako kiroldegiko kafetegiaren ustiapena lehiaketa publikora atera duela. Baldintzak eta dokumentazioa, hemen kontsulta daitezke.
Ordaindu beharreko urteko kanona 10.800 eurokoa da (BEZ barne), tabernaren garbiketa eta elektrizitate gastuak gehituta. Instalazioa ekipatuta dago eta beraz, ez da beharrezkoa hasierako inbertsiorik egitea.
Eskaintzak aurkezteko epea, abuztuaren 4an amaituko da.