Pasai Antxoko Tren Geltoki Berriaren Plataformak "lehen laguntza instituzional sendoa" lortu du
Plataformako kide batek iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura sailburuordearekin bildu da taldea, geltoki berriaren proposamena eztabaidatzeko.
Pasai Antxoko Tren Geltoki Berriaren Plataformako kide den Eduardo Perezek Facebooken bidez ezagutzera eman duenez, taldea gaur bildu da Antonio Aiz, Eusko Jaurlaritzako azpiegitura sailburuordearekin, geltoki berriaren proposamenaren inguruan hitz egiteko. Perezek iragarri duenez, bilera “interesgarria” izan da eta Aizek taldearen proposamenarekin bat egin du. Plataformarentzat pauso garrantzitsua da hau, orain arte jasotako “lehen laguntza instituzional sendoa” baita.