Txistu doinuek esnatuko dituzte berriro igandeak
Konfinamendua amaituta, kalera itzuliko dira, eta igande honetan eskainiko dute kalez kaleko beren lehen emanaldia pandemiaren etenaldi derrigorrezkoaren ondoren.
Etxealdia ezarri du COVID-19aren pandemiak martxoaren 14az geroztik, eta asko eta asko izan dira beren burua berrasmatu behar izan dutenak lanean edo beren eskaintza egiten jarraitu ahal izateko. Berrasmatzen aritu diren horietakoak dira Udal Txistulari Taldeko kideak, osasun larrialdian zehar online dianak eskaini dituzte, beraien iganderoko kale hitzorduen ordez.
Konfinamendua amaituta, kalera itzuliko dira, eta igande honetan eskainiko dute kalez kaleko beren lehen emanaldia pandemiaren etenaldi derrigorrezkoaren ondoren. Erdigunean arituko dira txistulariak Xabier Vesgak gidatuta.
Jose Luis Ansorenaren Artzai kantak eta Maitea nahi baduzu zortzikoak joko dituzte 09:00etatik aurrera.