Bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko ordenantza martxan da
Ekainaren 30an egindako ohiko udalbatzarrean onartu zen bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko ordenantza arautzailea.
Pasatako hilabetearen 30ean egindako ohiko udalbatzarrean jorratutako gaietako bat izan zen bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko Udal Ordenantza Arautzailearen aldaketa. Alderdi guztiek bat egin zuten neurriarekin eta, Pasaiako Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bitartez iragarri duenez, interesdunentzako entzunaldiaren izapidea abian jarri da. 30 egun baliodunez aurkeztu ahal izango dira erreklamazio eta iradokizunak.