Bizikleta martxa, planetaren alde
Euskal Herriak 1,8 planeta behar ditu gaur egungo bizimoduari eusteko.
Euskal Herriak 1,8 planeta behar ditu gaur egungo bizimoduari eusteko. Onartezina dela, ezin dela horrela jarraitu eta planeta, gure bizilekua bizigarri eta duin egiteko jarrerak aldatu beharra dagoela aldarrikatuko dute. Horretarako bizikleta martxa antolatu dute hilaren 9an, osteguna, 18:00etan Zumarditik abiatuta.
Handik, bidegorria jarraituz, Pontika, Iztieta eta Erdialdea zeharkatuko dituzte.