Errenteriako gizon bat hil da bizikleta istripua izanda Irrisarri Landen
Bizikletarekin istripua izan zuen parke barruan, eta ondorioz, burezur traumatismoa eta arnas geldialdia izan zuen eta medikuak eta helikopteroa bertaratu baziren ere, ezin izan zuten ezer egin gizonaren bizia salbatzeko.
Errenteriako 51 urteko gizon bat hil da bizikletarekin istripua izan ondoren Igantziko Irrisarri Land parkean. Atzo izan zen gertakaria Errean.eus agerkarian azaldu dutenez, 12:30ak inguruan. Bizikletarekin istripua izan zuen parke barruan, eta ondorioz, burezur traumatismoa eta arnas geldialdia izan zuen eta medikuak eta helikopteroa bertaratu baziren ere, ezin izan zuten ezer egin gizonaren bizia salbatzeko.
Foruzaingoak atzo bertan jakinarazi zuenez, istripuaren nondik norakoak argitzeko autopsia egingo diote.