Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako doako webinarra
Tecnalia taldeko Izaskun Marañonek zuzenduko du aurkezpena. Hilaren 14ean izango da, goizeko 10:00etatik 11:00etara.
![Izaskun Marañon](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/07/elikagaienindustria.jpg)
Uztailaren 14ean (asteartea), goizeko 10:00etatik 11:00etara egingo den webinarra zuzenduko du Izaskun Marañon, Tecnaliako Elikadura Osasungarriaren Arloko proiektu-buruak. Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako doako bilera birtuala izango da; bertan, ekonomia zirkularra elikagai-enpresetan aplikatzeko aukerak aurkeztuko dira lehiakortasuna hobetzeko, besteak beste.
Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziak, Debegesa eta Tolosaldea Garatzen agentziekin batera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatutako Gure Market egitasmoaren barruan dago topaketa hau.
Zoom plataformaren bitartez egingo da, betiere aurretik izena emanda. Topaketarekin birtualki bat egitera animatu ditu Jexux Leonet, Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziako presidenteak, elikagaien industriarekin erlazionatutako pertsona eta enpresa guztiak. Informazio gehiago lortu ahal izango da 943 49 41 29 telefonora dei eginez, 943 49 41 29 zenbakira WhatsApp bat bidaliz, edota web-orriaren bitartez.