Marraztutako madalenak
Jairik ez, baina haien bueltan iniziatiba martxan jarri du Haurren Jai Batzordeak orain: Jaiak marrazten 2020.
COVID-19aren osasun larrialdiak madalenak aurten bertan behera uztea ekarri du. Jai batzordeak eta Errenteriako Udalak hartutako erabakia da, osasuna erdigunean jarrita.
Jairik ez, baina haien bueltan iniziatiba martxan jarri du Haurren Jai Batzordeak orain: Jaiak marrazten 2020. Horren bidez, jaien giroa, gustuko ekintzak, oroitu nahi dituzten pertsonak… marrazki bidez irudikatzera deitu ditu herriko haurrak.
Marrazkiari argazkia egin eta posta elektronikora bidali behar dute hilaren 12a —igandea— baino lehen. Marrazkian, haurraren izena, abizenak nahi izanez gero eta dina jartzeko eskatu du batzordeak.
Jasotako marrazki guztiak partekatu egingo dituzte, oraindik baina ez dute erabaki nola egingo duten: “zehazten dugunean horren berri emango dugu”.