Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Espainiako gripearen gaineko erakusketa, Jantziaren Zentroan

Jantziaren Zentroak, garaiko jantziak, musuko eta guzti berreskuratu ditu irailaren erdialdera arte zabalik izango den erakusketa osatzeko, baina baita garaiaren gaineko informazioa ere.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/07/10

Proposamen originalak, ausartak eta asko-askotan egungoarekin batera edo bestera lotuta daudenak egin ohi ditu Errenteria-Oreretako Jantziaren Zentroak. Oraingoan ere hala heldu da, COVID-19aren pandemia betean, mende bat atzera egin eta musukoak derrigorrezko ziren beste pandemia garaira proposatu du bidaia: 1918-1920 urteen artean Espainiako Gripeak mundua gogor astindu zuen garaira.

Jantziak biltzen ditu bere erakusketan zentroak, hori delako bere helburua jatorrizkoak berreskuratu ahal den kasuetan, edo garai ezberdinetakoen eta detaile guztiak aintzat hartzen dituzten kopiak sortzea. Baina jantziez gain, informazioarekin osatzen du erakusketa bakoitza Iraultza Dantza Taldearen iniziatibaz sortutako zentroak. Herritarrentzat, gainera, asko eta asko ezezagunak izaten dira, bixtikeriak batzuetan, jakin mina are gehiago pizten dutenak besteetan, baina guztietan aberasgarri.

Mende bat atzera egin du beraz oraingo erakusketarekin Jantziaren Zentroak, zehazki, 102 urte. Espainiako gripearen pandemiak gogor jo zuen mundua orduan, eta horren testigantza jaso dute. Kapitain Etxean sartuta negu beteko agertokia aurkituko du bisitariak, Donostiako Bulebarrean. Kalean, emakume eta gizonak hotzetik babestuta doaz, beroki eta kapelak soinean, baita Espainiako Gripeari aurre egiteko musukoak ere. Lehen Mundu Gerra betean egin zuen eztanda pandemia horrek, gazteei eragin zien latz, eta ehunka hildako utzi. Espainia neutrala zen gerran, eta bertako komunikabideek zabaldu zuten pandemiaren berri. Europako gainontzeko estatuek baina ezkutatu egin zuten gertatzen ari zena , horregatik jarri zioten Espainiako Gripea izena.

1918ko irailean izan ziren lehen kasuak Euskal Herrian, Irunen eta Hendaian, hain zuzen ere. Aste gutxira, Irungo populazioaren %1 hil zen.

Jantziaren Zentroak, garaiko jantziak, musuko eta guzti berreskuratu ditu irailaren erdialdera arte zabalik izango den erakusketa osatzeko, baina baita garaiaren gaineko informazioa ere. Bi zati ditu erakusketak. Batean, 1918ko kale eszena irudikatu dute; hamaika lagun, bederatzi emakume eta bi gizon Donostian. Horien beroki eta kapela batzuk jatorrizko jantziak dira, XX. Mende hasierakoak; gainerakoak garai horretakoen kopiak dira. Musukoei dagokienean, 1918-1920 urteetako argazkiak oinarri hartuta egin dituzte.

Bestean, jatorrizko argazkiak eta hainbat testu daude. Espainiako Gripea zer izan zen, eta Euskal Herrian 15.000tik gora hildako eragin zituela jaso dute. Ez hori bakarrik, Errenterian, Gobernadore Zibilaren aginduz ezarri ziren debekuak ere jaso dituzte, besteak beste: eskolen itxiera eta asteroko azoken debekua.

Gaueko bisitak

Udari begira, Jantziaren Zentroak gaueko bisita gidatuak antolatu ditu lehenengoz. Guztiak larunbat gauetan izango dira; bihar lehena. Hilaren 18an eta abuztuaren 8an eta 22an ere egingo dituzte. Parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik posta elektronikoz edo 943 494 521 telefono zenbakira deituta.

Jantziaren zentroa asteburu eta jai egunetan zabaltzen dute. Larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta igande eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara. Bisita libreak 3 euro balio ditu, eta gidatuak, 5 euro.

Espainiako Gripearen gaineko erakusketa beheko solairuan kokatu du zentroak, eta eremu horretakoak diren moduan, hori ere doakoa da.


Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.