[Galeria] Estropada eremua menderatzeko prest da Hibaika
Atzo arratsaldean aurkeztu zituen taldeak Hibaikak, bere egoitza parean, Iztieta-Ondartxon, ontziraleku ia estreinatu berrian.
Bihar hasiko dute denboraldia Hibaikaren bi taldeek, ETE Ligan emakumeen trainerua eta KAE2 Ligan gizonena. COVID-19ak zaildutako entrenamendu sasoiaren ostean, uretarako gogoz itzuli dira errenteriarrak, eta gogor arituko diren zalantzarik ez da. Pasaiako uretan lehiatuko dira bihar. ETE ligaren gorenean amaitu zuten emakumeek iazko liga eta urrats bat aurrera egiteko prest datoz denboraldi berrian. Gizonen tripulazioak blokea osatzea du erronka aurten, taldea sendotzea, eta entrenatzaile berriarekin egingo dio aurre erronka horri, Imanol Cascante sanpedrotarrarekin.
Atzo arratsaldean aurkeztu zituen taldeak Hibaikak, bere egoitza parean, Iztieta-Ondartxon, ontziraleku ia estreinatu berrian. Gogotsu aterako dira uretara bihar, dena emateko prest.
Argazkiak Hibaika Arraun Elkartearenak dira.