Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaKultura

'Kilometro Lezo' udako kultur agendak euskal musika, dantza eta antzerkia uztartuko ditu

Udako kultur agendak abuztuaren 14etik irailaren 5a arte euskal kultura suspertzeko eta Lezo kulturalki indartzeko egitasmoak antolatuko ditu. Gaur goizeko prentsaurrekoan aurkeztu du Lezoko Udalak plangintza.

Lezoko Udaleko kideak, gaur goizeko prentsaurrekoan, Judas Arrieta artistaren mural baten aurrean posatzen.
Olaia Gerendiain
Lezo
2020/07/10

Gaur goizean Herri Eskolan prentsaurreko bidez aurkeztu du Lezoko Udalak Kilometro Lezo udako kultur agenda. Ion Pombar Kultura zinegotziak adierazi du COVID-19ak eragindako geldialdiak inoiz baino garrantzitsuago egin duela “kultur sektorea indartu eta sustatzea” eta egitasmo hauek Lezoko kultur eragileei “bultzada bat emateko” baliatzea, “kulturarik gabe ez baitago Lezorik”, gehitu du Jesus Mari Martiarenak, Lezoko alkateak. Laura Muñoz, Ogasuneko zinegotziak, bat egin du adierazpenekin.

Kilometro Lezo-k euskal musika, dantza eta antzerkia uztartuko ditu. Abuztuaren 14etik hasita irailaren 5a arte, denera zortzi ekitaldi antolatuko dira, horiek guztiak iluntzeko 23:00etan, ostiral eta larunbatetan. Pombarrek aditzera eman du ordutegi honi esker herritarrek egunean zehar bestelako planak egiteko aukera izango dutela, eta gauez kulturaz gozatu ahal izango dute doan. Sarrerak online eskuratu beharko dira, eta aste honetan bertan irekiko da salmenta.

Egitasmoak barne-hartuko dituen artista guztiak euskaldunak dira; Xanti Val, kultur teknikariak, adierazi du “kalitatezko emanaldiak” eskainiko direla, gobernu taldeak “kulturarekiko apustu sendoa” egin baitu, eta lerro berean jarraituko dutela lanean.

Valek osasun eta segurtasun neurriak bermatzeko garrantzia ere azpimarratu du, esanez “protokolo guztia eta pixka bat gehiago” pausoz pauso jarraituko dela Herri Eskolako patioan (aire librean) egingo diren ekitaldietan. Aforoa 250 pertsonakoa izango da gehienez, eta guztiek eserita eta musukoa jantzita egon beharko dute.

Honakoa da kultur agendaren programazioa (denak 23:00etan dira, Herri Eskolako patio estalian):

  • Abuztuak 14 Haatik dantza konpainia, “Errimak bi oinetan” ekitaldiarekin.

  • Abuztuak 15 Maria Berasarte, “Lurra eta Bidea” lanarekin.

  • Abuztuak 21 Markeliñe antzerki taldea, “Crusoe” antzezlanarekin. Obra mutua da.

  • Abuztuak 22 Tenpora taldea, “Itzulika” lanarekin.

  • Abuztuak 28 Trapu Zaharra antzerki taldea, “Turistreatzen” antzezlanarekin.

  • Abuztuak 29 Ghost Number & His Tipsy Gypsies taldea.

  • Irailak 4 Murixka dantza taldea.

  • Irailak 5 Musika Eskolako rock taldea.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.