Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaKirola

Musukoen atzean, irribarretsu

Nahiz eta zaila zirudien hasiera batean, aurten ere martxan da Udako Kirol Kanpaina. Osasun eta segurtasun neurriak beteta, gogoz murgiltzen dira uretan egunero Oarsoaldeko gazteak Donibanen.

Udako Kirol Kanpaina San Juan Koxtape elkartean.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/07/10

Udako Kirol Kanpaina aurtengo ezohiko egoerara moldatu eta, nahiz eta hasiera batean ezinezkoa zirudien, urteroko jarduerei ekin zieten haurrek ekainaren 22an. Hori bai, protokolo zorrotza jarraitu behar dute aurtengo udan, ezinbestekoak diren osasun eta segurtasun neurriak bermatu ahal izateko.

Ander Makazagak, Koxtape Arraun Elkartean gauzatzen diren jardueren hezitzaileetako batek, Hitzari aitortu dio COVID-19ak eragindako larritasun egoerak kanpaina «dezente zaildu» duela, izan ere, piraguismoa eta arrauna ez ezik, bestelako ur jolasak ere egiteko aukera zuten haurrek aurreko urteetan, baina «gertutasun eta kontaktu asko dago» eta, beraz, aurten halakoak saihestu behar izan dituzte. Horrek are eta konplexuagoa egiten du haurrak ez aspertzea, «eta batzuetan kexatu egiten dira, normala denez…»

Atetik sartzeko, seguru

Piraguak lurrean sakabanatuta prest izaten dituzte begiraleek haurrak heltzen direnerako.

Lehen taldekoak, piraguismokoak, 09:30ak aldera heltzen dira klubera musukoak jantzita. Iristen diren heinean, tenperatura hartzen diete, eskuak garbitzen dituzte eta, orduan bai, aldageletara sar daitezke motxilak uztera. Ordurako, begiraleek piragua bakoitza lurrean prest izaten dute, baita arraunak ere bakoitzak bana har dezan.

09:45ean, gutxi gorabehera, arduradunek zerrenda pasatzen dute haur guztiak bertan daudela ziurtatzeko. Behin prozesu hori

beteta, binaka elkartu eta, elkarlanean, musukoak kendu gabe, jaisten dira haurrak kaira. Bikote batetik bestera txandak errespetatu behar dituzte, uretara sartzeko unean pilaketak sor ez daitezen.

Behin piraguak uretan daudela, hezitzaile bat arduratzen da musukoak banan-banan biltzeaz eta kutxa batean gordetzeaz. Ume bakoitzak hermetikoki ixten den poltsa bat dauka egokituta bere izenarekin, eta bertan sartzen ditu begiraleak musukoak.

Hori eginda, azkenik, haurrei uretan murgiltzeko baimena ematen zaie. Dagokien arduradunarekin elkartu eta talde txikietan barreiatzen dira badian barrena. Orduan hasten dira gozatzen.

Taldeka
Piraguetan 30 bat haur egoten dira; arrauneko taldeetan, aldiz, 10-13 inguru traineru bakoitzeko. Aurreko urteetan sanjuandarrak ziren ia guztiak baina, aurten, larritasun egoera dela eta, familia asko ezin izan dira oporretara joan eta badira beste barrutietako haur dezente ere, «normalean baino gehiago, baina oraindik ere gehienak Donibanekoak dira».

Txanda bakoitzean inoiz baino hezitzaile gehiago daude batera lanean

10:30ean arraun taldekoak iristen dira. Ordurako, piraguistak urrutiago daude, eta taldeak nahasten ez direla ziurtatu behar dute hezitzaileek. Arduradunek prestakuntza dute: lau bat gazte piraguismoko titulazioa dutenak dira, beste batek lehen sorospeneko titulua du, eta Zodiacaz arduratzen den beste bat. «Denetarik pixka bat, badaezpada», dio Makazagak; hura, IVEFeko graduko ikasle da, eta Udako Kanpaina hasi zen lehen urtetik egin du lan bertan.

«Hasiera batean uste genuen aurten ez zela egitasmoa aurrera aterako, baina gero, egoera hobetu zen heinean, baimena eman ziguten», dio sanjuandarrak. Zorionez, Donibanen, aurreko denboraldietako jarduera berberak egiteko aukera dute, denak aire librekoak direlako. Eskaintza, beraz, ez da aldatu pasatako urteekin alderatuz, baina udalak ezarritako protokolora moldatu behar izan dira ekintzak: bainuak eta antzeko jolasak ekidin beharko dira.

Nabarmen aldatu den alderdi bat hezitzaileen lanaldiak izan dira: «Asko garenez, lehen txandaka banatzen ginen, agian talde batek bi asteko txandak egiten zituen eta hurrengoan beste batek. Horrela, deskantsatzeko aukera ere bagenuen». Aurten, baina, egoerak monitore guztiak aldi berean lanean egotera behartu ditu; lehen bost begiraleko taldeak zirenak, 11 begiraleren lana exijitzen dute orain, neurri guztiak berma daitezen.

Jardunaren amaieran, prozesu guztia errepikatzen dute haurrek zein begiraleek: kaira heltzen diren neurrian musukoak bueltatzen zaizkie eta, jantzita dituztenean, binaka piraguak igotzen dituzte pabiloira. Erabilitako material guztia desinfektatzea da azken pausoa.

Aurtengoa, zalantzarik gabe, gogoratzeko moduko kirol kanpaina izango da gazteentzat. Nahiz eta egoera ezohikoa izan, urtero legez, haurrak alai ari dira elkarrekin gozatzen. Edonor kutsatzeko moduko irribarre horiek ezin dituzte musukoek ere ezkutatu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.