Erraz gailendu da koalizio subiranista gaurko bozetan. EH Bildu da gora egin duen, nabarmen gainera, indar politiko bakarra, udalerrian lortua duen nagusitasuna sendotuz.
EAJ da bigarren indarra, lehen postua galduz, eta PSE-EE hirugarrena, Elkarrekin Podemosen orain dela lau urteko tokia hartuz.
2016arekin alderatuz, eta abstentzioa handiagoa izan arren, EH Bilduk eta EAJk gora egin dute botoetan. Elkarrekin-Podemos asko jaitsi da.
Koalizio abertzaleak gora egin du pixka bat, EAJ jaitsi egin da, eta Elkarrekin Podemos-IUk duela lau urteko botoen ia bi heren galdu ditu.