Antxon, San Pedron eta Donibanen EH Bildu garaile; Trintxerpen, EAJ
Antxon, San Pedron eta Donibanen EH Bildu garaile; Trintxerpen, EAJ. Abstentzioa, ordea, Gipuzkoako altuenetakoa izan da herrian: %51,05.
Atzoko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak EH Bilduk irabazi zituen Pasaian. Barrutiz barruti analisia egiten bada, koalizio subiranistak ez zuen barruti guztietan irabazi, ordea. Trintxerpen EAJ nagusitu zen. Antxon, San Pedron eta Donibanen EH Bilduk irabazi zuen.
Edonola ere, nabarmentzekoa da Pasaian abstentzioa oso handia izan zela. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan handia izan zen, 2016ko hauteskundeekin alderatuta bederen bai, baina Pasaian, erroldan zeuden herritarretatik %51,05 ez zen botoa ematera joan atzo. Errolda 12.324 pertsonakoa da, eta botoa eman ez zutenak 6.292 izan ziren.
Jarraian, barrutiz barruti, atzoko hauteskundeen emaitzak (alderdi nagusienen botoak dira).
Donibane. Errolda: 1.721.
- EH Bildu: 469 boto.
- EAJ: 303 boto.
- Elkarrekin-Podemos: 56 boto
- PSE-EE: 53 boto.
- PP+C’s: 15 boto.
- Vox: 7 boto.
- Equo-Berdeak: 3 boto.
San Pedro. Errolda: 2.305.
- EH Bildu: 416 boto.
- EAJ: 373 boto.
- PSE-EE: 153 boto.
- Elkarrekin-Podemos: 112 boto.
- PP+C’s: 41 boto.
- Vox: 13 boto.
- Equo-Berdeak: 5 boto.
Antxo. Errolda: 3.895.
- EH Bildu: 754 boto.
- EAJ: 573 boto.
- PSE-EE: 309 boto.
- Elkarrekin-Podemos: 189 boto.
- PP+C’s: 56 boto.
- Vox: 30 boto.
- Equo-Berdeak: 13 boto.
Trintxerpe. Errolda: 4.403.
- EAJ: 562 boto.
- EH Bildu: 488 boto.
- PSE-EE: 344 boto.
- Elkarrekin-Podemos: 235 boto.
- PP+C’s: 105 boto.
- Vox: 34 boto.
- Equo-Berdeak: 21 boto.