COVID-19agatik positibo berri bat Lezon
COVID-19agatik positibo berri bat Lezon. Orotara, osasun krisia hasi zenetik, 24 izan dira koronabirusagatik kutsatuak herrian.
Osasun Sailak gaur zabaldutako txostenean jakinarazi duenez, atzoko datarekin (hilak 12), COVID-19agatik positibo berri bat atzeman zuten herrian. Azken horrekin, osasun krisia hasi zenetik 24 dira orotara infektatuak herrian.
Aspaldi ez zela positibo berririk herrian. Beraz, adi ibili behar da, birusa oraindik ere gurean delako.