Herri batzarra deitu dute San Pedron, puntetarako eta farorako bidea irekitzeko
"Utzikeriaren" aurkako herri batzarrarekin bat egitera deitu dituzte sanpedrotarrak, puntetarako eta farorako bidea ireki dezaten eskatzeko. Asteartean izango da topaketa, 20:00etan, Herriko Plazan.
San Pedron “utzikeriarik” nahi ez dutela aldarrikatu du herritar talde batek. Puntetarako eta farorako bideak itxita jarraitzea salatu nahi izan dute, hartarako, herri batzar bat antolatuz. Elkartzea asteartean izango da (hilak 14), arratseko 20:00etan, Herriko Plazan. Sanpedrotarrak batzarrarekin bat egitera deitu dituzte.