Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lapur hutsen gisa

1978ko uztailaren 13an, orain 42 urte, Espainiako Polizia Teo gozotegia zenean kristalak apurtu eta pastelak lapurtzen azaltzen zuen argazkia bolo-bolo zabaldu zen garaiko komunikabideetan. Herria txikitu eta arpilatzera heldu ziren.

Poliziak, Teo gozotegian lapurtzen. Poliziak, Teo gozotegian lapurtzen.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/07/13

1978ko uztailaren 13a. Greba orokorrean murgilduta dago Errenteria-Orereta bi egun lehenagotik. Iruñeko San Fermin Jaietan, German Rodriguez gaztea hil du poliziak bost egun lehenago, eta asanblada deialdiak berehala heldu dira Errenteria-Oreretara. Uztailaren 11n hasita, greba orokorra egitea erabaki du asanbladak. Lantegiak itxita, dendak itxita eta jendea kalean. Greba egunaren lehen egunean, jendea manifestazioan zela heldu da berri lazgarria, Beraun auzotik Erdialdera jaisten ari direla: Espainiako Poliziak  Astigarragako Joseba Barandiaran gaztea hil du tiroz Donostiako Aldapeta kalean izandako istiluetan. Hiru egunetan bi gazte hil ditu poliziak Euskal Herrian. Amorruaren amorruz, autopista barrikadez bete dute manifestariek Beraun parean.

Auzo horretako bi bizilagun balaz zauritu ditu poliziak, eta beste asko eta asko kolpatu; greba orokorrarekin jarraitzea erabaki du asanbladak. Testuinguru horretan, jendea kalean manifestazioan zegoela heldu dira antidisturbioen hogei furgoneta edo autobus, Kaputxinoetako tuneletik barrena, herrira. Basati aritu dira. Miranda de Ebrotik (Burgos) heldutako Espainiako Poliziaren erreserba konpainiakoak dira. Erakusleihoak txikitu, sotoetan sartu eta pixa eta kaka egin, Aralar kaleko 1. atariko igogailu barruan ke potoak bota… herria arpilatu dute.

Garaiko egunkarien azaletara eta telebistako informatiboetara eraman dute Errenteria-Orereta, bolo-bolo dabilen irudiagatik: Espainiako Polizia Zumardian zen Teo gozotegiko erakusleihoa txikitu, pastelak lapurtu eta jaten azaltzen da.

42 urte pasa dira irudi horretatik, baina oraindik ere, errenteriar askoren memorian dago. Joxe Iriarte Bikilak artikulua idatzi zuen egun haietako zehaztasun guztiak bilduta Oarso aldizkariaren 53. zenbakian, gertaera izan eta 40 urtera. Basati, “oralde amorratu” gisa oroitu ditu Espainiako Poliziak bere idatzian, “komertzioen erakusleihoei, ezkaratzeei, atariei, autoen kristalei, leihoen atzean mugitzen ziren gortinei astinaldi ederra eman zieten”. Pastelak lapurtzen ari ziren argazkia egin zen ezagun, baina erloju eta irratiak ere lapurtu zituzten herriko komertzioetatik. Ikusitako ikurrina guztiak txikitu omen zituzten, baita udaletxekoa ere.

Txikitzaile eta lapur, herria arpilatzeari ekin baitzioten gero.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.