Pasaiako Udalak herrian egindako mantentze-lanen berri eman du
Pasaiako Udalak, Obra eta Zerbitzu Sailaren bitartez, azken hilabeteetan aurrera eramandako mantentze-jardueren berri eman du prentsa ohar batean.
Udal gobernuak legegintzaldi honetan egindako ohiko zein ezohiko jarduketen berri eman nahi izan du, prentsa ohar baten bitartez. Ekintza hauen artean daude, besteak beste: komunak berritzea, argiztapena hobetzea, zebrabideak margotzea, Gure Zumardiko harmailak birgaitzea, Karmengo Ama ikastetxeko hobekuntzak… Jarduketa horiekin herritarren beharrei erantzuteaz gain, “barrutien arteko oreka” bilatu nahi izan dela adierazi du udalak, eta azpimarratu nahi izan du “guztion lana eta erantzukizuna” dela gure udalerriak zaindu eta garbi mantentzea.