Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

COVID-19a gorabehera, inoiz baino biziago dago EMKE

COVID-19aren osasun larrialdiak EMKE Musika Bandaren bigarren hiruhileko emanaldi egitaraua bertan behera uztea eragin du. Etxealdia, baina, oparoa izan duten zalantzarik ez da, diskoa, dokumentala, erakusketa eta hiru piezen edizioa izan da lan gogorraren emaitza.

Gaur aurkeztu ditu lan berriak EMKEk udal ordezkariekin batera.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/07/14

COVID-19aren osasun larrialdiak, berekin ekarri duen  konfinamenduak, eta egun mantentzea ezinbestekoa den osasun eta higiene neurriek errotik aldatu dute egunerokoa. Eguneroko bizimoduan, ohituretan, aisian, lan jardueran eragina du, baita kulturan ere. Hala jakinarazi du EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkarteak, beraiei ere eragin diela, egunerokoa hankaz gora jarrita izan dute eta duela gutxi itzuli dira entseguetara, presentzialetara, hori bai, distantzia fisikoa bermatzea ahalbidetzen dien espazio batera aldatuta udalaren laguntzarekin.

Pandemia dela-eta denboraldiko bigarren hiruhilekoan programatuta zituen kontzertuak bertan behera utzi behar izan ditu EMKEren bandak. Eragina handia izan dela aitortu du Josu Mitxelena presidenteak, “kontzertu ugari bertan behera uztea izan da ondorio nabarmenena”. Epe horretan ez dira baina musikariak geldirik izan, birpentsatu, egokitu, moldatu eta lanean jarraitu dute, bakoitza bere etxetik ondoen egiten dakiten hori, musikari, segida ematen jarraitzeko. Berrogeialdi oparoa izan dutela esateko arrazoiak badaude EMKEren kasuan, eta horren gakoak, gaur eskaini dituzten agerraldian aletu dituzte Mitxelenak berak eta musika bandako zuzendari Alain Aierdik.

Gonak eta prakak bete lan aritu dira musikariak, eta zorroa sorpresaz beteta azaldu dira gaur. Musika egiten dutela, baina bestelako diziplinetan ere eroso aritzen direla erakutsi dute, gainera. Diskoa, dokumentala, argazki erakusketa, eta jendaurrean egingo duten lehenengo agerraldia ekarri dutelako Mitxelenak eta Aierdik besapean. Konfinamenduak haien ohiko jarduera baldintzatu eta mugatu duen zalantzarik ez da, baina sormena oparoa izan dutela inguruan ere bai.

Helburu nagusia aurtengo denboraldia betetzea dela esan du Mitxelenak, eta urteurrenei —beraientzat esanguratsu direnei— erreparatu die. “Kanpora begira hor ditugu Beethoven maisuaren jaiotzaren 250. urteurrena eta Jose Maria Iparragirre Balerdi Iparragirre euskal olerkari, abeslari eta musikagilearen jaiotzaren 200. urteurrena. Gurera etorrita, berriz, Errenteriaren 700. urteurrena, eta Zentenarioa-k, berriz, 100. Horregatik, proposamen eta formatu eszeniko ezberdinak landu ditugu egoera berrira egokituz eta era berean, urteurrenez beteriko denboraldira egokituz, gure herritarrek musika banda ahal bezain gertutu sentitu dezaten. Gure leloa, Herri bat, banda bat, sekula baino indartsuagoa da orain”.

El Centenario (1920-2020) Herri baten doinu eta taupada diskoa

Izen hori jarri dio EMKEk datorren astelehenean argitara aterako duen diskoari. Jose Ervitik idatzitako piezaren bilakaera historikoa bildu dute bertara lau bertsiorekin, 100. urteurrena ospatzeko. Memoria dutenentzat azalpena: iaz ere mendeurrena ospatu zuten, izan ere, 100. aldiz jo zuten Zentenarioa; aurten, baina, lehen aldiz jo zuten urtetik, 100 urte pasa direlako ospatuko dute.

Aierdik eman ditu diskoaren gaineko xehetasunak. A Igarondo dokumentala osatu du EMKEk, Torre Muskiz kondeak idatzitako piezaren historiaren inguruan: “Piezaren edizio berria egin dugu, gure herrian San Inazio martxak baino arrakasta handiago izaten du egun horretan egiten dugun kontzertuan. Lan handia egin du Anjel Brizek, armonia landu dugu. Horretan ari ginela, pentsatu genuen, eta zergatik ez Zentenarioa-ren edizio berri bat? Eta hala egin dugu, berritu eta eguneratu”.

Diskoan, Zentenarioa-ren lau bertsio bildu ditu bandak: estandarra, 1980ko hamarkadakoa, bertsio originala, “estudiantinarako sortu zuen Ervitik pieza hori, gitarra, flauta, panderetak—azaldu du Aierdik— eta gero bandarako moldatu”. Laugarren bertsioa, Errenteriaren 700. urteurrenerako Luis Maria Moreno Pirata-k egindako bertsioa izango da.

1881. urtean aurkeztu zuen Ervitik Calderon de la Barcaren 200. urteurrenaren harira egindako lehiaketa baterako pieza, eta berak irabazi. Errenteria-Oreretara, berriz, Hipolito Gezalak ekarri zuen Zentenarioa-ren partitura, baina  Joxe Mari Iraolak erabaki zuen herrian estreinatzea madalenak hasteko 1920. urtean.

Diskoaren 500 ale aterako ditu EMKE-k.

Ez dira Zentenarioa eta A Igarondo moldatu dituzten musika pieza bakarrak. Ervitiren Medidas sanitarias izeneko piezaren barruko Polca anticolerica ere editatu dute. 1875. urte ingurukoa da, kolera izurritea bete-betean zegoenean Espainiako Estatuan.

Diskoaren izen bera duen argazki erakusketaren berri ere eman dute Aierdik eta Mitxelenak. Azken hori, hilaren 20an zabalduko dute Xenpelar Etxean, eta hilaren 31ra arte bisitatzeko aukera izango da. Zentenarioa-ren aitzakiak, azken 100 urteetan barrena bidaiatzeko aukera emango die EMKEk errenteriarrei. Horren harira, argazkiak eskuratzeko eta erakusketa posible egiteko Iñaki Erkiziaren lana eskertu dute.

Egokitzeko gaitasuna

Ez dira bakarrik izan gaurko agerraldian EMKEren bandako bi kideak. Aizpea Otaegi alkatea eta Ion Collar Kultura zinegotzia ere izan dira haiekin. Collarrek konfinamendu garaian EMKEkoek egin duten lana eta birformulatzeko gaitasuna nabarmendu ditu: “Eresbil Musikaren Euskal Artxiboarekin elkarlanean aritu zarete, gainera, eta oso garrantzitsua da eragileen arteko elkarlan hori, zailtasunak gaindituta elkarrekin aritzeko hautua. Eskerrik asko, sorpresa politak, lan ildo berriak ditugulako zain zuei esker”.

Sekulako lana egin duela EMKEk esan du, bere aldetik, Otaegik: “Egokitzeko gaitasuna, moldaerraztasuna erakutsi duzue, eta horren adibide dira emaitzak: diskoa, dokumentala, erakusketa…”. Herriaren ondare musikala balioan jartzeko ahalegina ere aitortu dio EMKEri alkateak: “Oso garrantzitsua da eta oso polita, eta ziur naiz herri honetako bandak egiten duen lana ez dela beste inon egiten”.

Herrian dagoen “ekosistema indartsua” ere nabarmendu du, baita musika banda osatzen duten kideek erakutsi duten elkarrekin jotzeko motibazioa eta gogoa, “ardura lehenetsita betiere, eta hori oso polita da”.

31n kontzertua zuzenean eta kalean

Kalera itzultzeko gogoa zuela bandak, hala esan du Mitxelenak, eta pandemia hasi zenetik lehenengo zuzeneko emanaldi presentziala egingo du. Hitzordua berezia da, San Inazio eguna. Hori bai, bertaratzeko gonbidapena ezinbestekoa izango da, osasun eta higiene neurriak zorrotz bete eta bermatzeko. Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian egingo dute emanaldia 22:30ean hasita. Gonbidapenak, Niessen Kulturguneko harreran eskura daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.